Domingo, 26 de noviembre de 2006
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Ameriketan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Beste garai batzuk ziren haiek. Barre egiten zioten, astoarekin errotara etor-tzen zenean. Isilik eramaten zuen ezina, isilik gordetzen samina. Etxean ondo hezita joaten zen kalera. Esaten zioten: «zer jaten dugun galde-tzen badiate, hik ez txintik ere». Baina ahal zuenean bakarrik betetzen zuen agindua, bestela belarritik tiratu edo besoa bihurritzen zioten. Eta lehen herri txikikoa nahikoa ez bazen, gero handiagora bidali zuten.

Obabako Manuelen historiak irakurrita hasi zen dena gogoratzen. Baserriko ilobak bidali zion, 'San Martinetako odolkien partez' Bai, Manuel, maistraren etxera joaten zena eta, eskolako estufa pizten zuena eta, obrako langileek zanga-zulora bota zutena eta... Oso identifikatu zen Manuelekin. «Arrunt polita da; asko gustatu zait, batez ere Manuelen historiak», erantzun zion ilobari sakeleko telefonoaz bidalitako mezuaren bidez.

Herri handira joan zenean, lehenaz gainera, mundua gainera erori zitzaion. Baserritar kutsu guztiak birrindu nahi izan zituen, eskubila latza eta lejiaz larru-azala zuritu nahi lukeenaren antzera. Eskolako lagunek euskaraz entzun ez ziezaioten, isilik joaten zen izebaren ondoan, meza nagusitik etxera. Arratsaldean zinemara edo futbola ikustera joaten zen, kaletarren legera, nahiz eta baterez gustatu. Bertsoak gustatzen zitzaizkion.

Gero Ameriketara joan zen. Han, aurrena artzain eta gero auto saltzen atera zuen bizimodua. Orain herrira itzuli da. Hori da aldea sumatu duena! Artzain festa egiten da nonahi, eta baserria dago modan.

Herri handiko ikaskideek lehendakariak baino euskaldunagotzat dute beren burua, nahiz erderaz jarraitu, eta bertso eskolara bidaltzen dituzte bilobak.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo