Jueves, 2 de noviembre de 2006
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

Cultura
Atezainari gorazarre
Ataundarrek omenaldi egin zioten atzo Pilar Barandiarani, Joxemielen laguntzaile izandako emakumeari
Atezainari gorazarre
Pilar, etxekoez inguratuta eta ondoan eskultura duela. [ARIZMENDI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ATAUN. DV. Osaba Joxemiel Barandiaranen ondoan, hura zaintzen, 52 urte eman zituen Pilarrek. 1939an erabaki zuen osabarekin batera bizitzea eta heriotzaren unera arte, 1991 arte, haren sukaldari, haren atezain, haren erdi-idazkari izan zen. Pilar Barandiaranek lan ixil eta apala egin zuen, baina oso balio-tsua. Ataundarrek aspaldi dakite Pilarren lanaren balioaren berri, eta atzo omenaldi eginez aitortu zioten.

Orain 95 urte ditu Pilarrek, gurpil-aulkian dago eta hitzik ez du egiten. Ataungo Sara etxean bizi da eta iloba batzuek zain-tzen dute, Jose Mari eta Mari-txuk.

Herriko elkarte batek, Murkondo elkarteak, antolatutako omenaldia izan zen atzokoa. «Euskal emakumeei gorazarre egiten hasi» nahi du Murkondok eta atzokoa lehenengo omenaldia baino ez da. Hurrengoak noiz eta nolakoak izango diren ez dute erabaki hala ere. Elkartearen izenean Iñaki Arin jardun zen.

Juan Gorritirengana jo zuten Murkondokoek, eskulturaren bat egin zezan, baina honek bazuen lehendik bat egina, egokiera honetarako aproposa. Jakina denez, 1936ko gerra piztu zenean, Joxemiel Itziarren ari zen indusketa-lanetan eta, arriskuaz jabeturik, Miarritzera egin zuen alde. 1939an Sarako herrira aldatu zen eta han hamabi urte eman zituen, aldamenean, zerbitzeko, iloba Pilar zuela. «Sarako eliza orain dela hiru bat urte erre zenean -esan zuen atzokoan Gorritik- esan zidaten elizdorreko egurrak pilatuta zeudela eta joan nintzen eta hartu. Haiekin eskultura asko egin ditut, bat handia elizan bertan jarri dutena. Haritz-egurra zen eta horrelako egurra ez da guztiz erre-tzen. Izan dut eskulturak egiteko gaia franko, beraz. Murkondokoak etorri zitzaizkidanean, pentsatu nuen Sarako egur hori, Joxemiel bizi izandako herriko egur hori, izan zitekeela opari ederra».

Atea beti irekita

Murkondoko Iñaki Arinek gogorarazi zuen Pilarrek eta Joxemielek irekita edukitzen zutela beti Ataungo etxeko atea eta eskerrak eman zizkien orain zaintzaile lanetan ari diren Jose Mari eta Maritxuri.

Joxemiel Sarako herrian bizi izan zeneko etxeko alaba bat ere azaldu zen atzo Atauna. Orain 60 urte ditu eta kontatu zuen nola bera ume txikia zela Pilar askotan joaten zen loretara, «eta lore ederrenak bildu nahi izaten zituen etxea apaintzeko».

Bittor Oroz alkatea ere min-tzatu zen, eta baita Joxemiel Barandiaran Fundazioko buru den Armando Llanos historialaria ere. Fundazio hori da Ataungo Sara etxearen jabe, eta Pilar hiltzen denean museo bihurtuko dute.

 
Vocento