Hainbeste urtetan bere osaba Joxemiel Barandiaranen alboan laguntzaile fin gisa aritu ostean, omenaldi beroa jasoko du gaur Pilar Barandiaranek herri osoaren eskutik, Sarako bere etxean. Murkondo kultur elkarteak antolatutako omenaldian, besteak beste, Juan Gorriti eskultore nafarrak bere omenetan egin duen eskultura jarriko dute. DV