Sábado, 28 de octubre de 2006
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Zaborra
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Kalean dago bizitzaren misterioa. Askotan, gehienetan, gutxien espero duzun lekuan. Aste honetan kontainer batean topatu dut misterioa, paperezko edukiontzi batetik etorri zait inspirazioa. Semaforo batean nengoen, zain. Nire ezkerrera zakarrontziak zeuden, beirarentzat, bat, hondakin organikoentzat bestea, paperarentzat hirugarrena. Irudi sinple hartan bazen zerbait berezia. Gizon bat zegoen kontainer urdinaren aurrean. Paper artean arakatzen. Esku bat zeukan sartuta hasieran. Bi eskuekin ikusi nuen geroxeago, baztertutako paperek osatzen zuten hiri hartan zerbaiten bila. Konturatu nin- tzenerako ia-ia burua sartuta zeukan ontzi barruan. Eta ni begira, harrituta. Halako batean, gizonak burua atera zuen zabor artetik. Esku bat ikusi nion, hutsik. Bestean, eskumako eskuan, gutun-azal bat zeukan. Eskutitz antzekoa zirudien. Irribarrez begiratu zuen gutunazal hura, pozik. Sobrea poltsikoan gorde eta alde egin zuen. Eta nik ezin izan dut gizon hura burutik kendu. Ezin izan diot pentsatzeari utzi. Behin edo behin ikusi izan dut jendea zaborrean janari bila. Baina arraroa egin zitzaidan pertsona bat paper artean urduri ikustea. Arraroa eta ederra. Pentsatu dut akaso gizon hark maitasun eskutitz bat bota zuela zakarrontzira eta, gero, damututa, berreskuratzeko eginahalak egin zituela. Burutik pasa zait agian emazteari zelatan ari zela, amorante ezkuturen batek bidalitako maitasun eskutitza aurkitu nahian, traizioa agerian jarriko duen pistaren bat topatu nahian. Akaso bakarrik sentitzen den pertsona bat zen, zakarrean konpainia bilatzen ari zena, kariñoa. Besteek sobran dituzten sentimenduak birzikla-tzen dituena. Eta azken aukera hautatu dut, zaborrean ere badagoelako bizia.

 
Vocento