Viernes, 20 de octubre de 2006
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
ZAGAk ez du ezer antolatuko datorren larunbatean, eurentzat koadrila egunik ez dagoela diote-eta
ZAGAk ez du ezer antolatuko datorren larunbatean, eurentzat koadrila egunik  ez dagoela diote-eta
Zarauzko Gazte Asanbladako gazte talde bat. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ DV. Julen Kantalapiedra eta Ainhize Muniozgurenek Zarauzko Gazte Asanbladaren izenean idatzi bat bidali digute orainarteko ZAGAren ibilbidea eta larunbateko koadrila egunerako beraien postura azalduaz.

«Duela hamarkada bat pasatxo -diote- Zarauzko gazte talde bat, negua luzea zela eta kuadrilen arteko giroa sustatzeko asmoz, festa egun bat antolatzea pentsatu zuten euskal jaiak eta gabonen artean. Halaxe sortu zen Zarauzko kuadrilen eguna».

Hasieratik, koadrila ezberdinetako jendea inplikatu zela azpimarratzen dute. «Kuadrila ezberdinetako kideak erlazionatzea eta beraiek antolatuta, beraientzako eta era berean, herri guztierantzako festa egun bat sortzea zuten helburu. Baina, halako ekimenak ere gora-beherak izaten dituzte, eta beherakada batean, kuadrilen komisiyua desagertu eta ZAGAk hartu zuen lekukoa beste inork hartzen ez zuela ikusirik», diote.

Hala, adierazten dutenez, «ZAGAk hartzearekin batera, auspo eta ideia berriekin etorri zen festa. Egun bat izatetik, Gazte aste bat izatera pasa zen. Astean zehar hitzaldiak, korto eta diapo emanaldiak, hainbat lehiaketa, txapelketak, jolasak, bazkariak eta kontzertuak antolatzen ziren». Apustu gogorra izan omen zen. «Baina, izerdi askorekin, eta gazteen borondatez, azkenean aurrera atera ziren ekimenak».

Hurrengo urteetan, Udala aste hau antolatzeko deialdi bereziak egiten hasi zela gogoratzen dute. «Azaltzen zirenen artean, ZAGAk bat gehiagotzat zuen bere burua, nahiz eta praktikan ia lan guztia beregain hartzen zuen. Gainontzeko taldeak berriz, udalaren jarrera babestera eta berauek gauzatuko ez zituzten proposamenak luzatzera mugatzen ziren soilik».

Alabaina, Manuela Gaztetxea okupatzearekin batera, ZAGAren eta Udalaren interesak are eta kontrajarriagoak egin omen ziren. «Hala, Udala ZAGAren gazte asteko ekimenak oztopatzen hasi zen. Baina ZAGAk aurrera jarraitu zuen bere lanarekin, gazte asteak kuadrila ezberdinetako kideen arteko erlazioa bultzatzen zuela ikusirik».

«Bost urte eta gero, Manuela desalojatzeak eragina izan zuen kuadrila egunean. Gazteen artean antolatutako aste bat izatetik, Udalak eta ZAGAk, bakoitza bere bidetik antolaturiko festa egun bat izatera iritsi zen beste bost urte luzeetan zehar. Urte latzak izan ziren horiek ZAGArentzat, desagertzear egon bait zen. Egun hori antolatzea zail gertatzen zen halako egoeran, eta hala ere, ekintza xume batzuk aurrera eramatea lortzen zen iazko urterarte».

Egoera horren aurrean, aurreko urtean, hausnarketa bat egin omen zuten iristear zegoen koadrila egun horren inguruan. «Konturatu ginen, urte hauetan udalak antolaturiko festak talonario bidez joaten zirela aurrera, eta guk ezer antolatu ezean ez zegoela gazteengan ezer gehiago egiteko iniziatibarik. Hasiera batean kuadrila eguna festa eguna izateaz gain gazte ezberdin askoren elkargunea ere bazen antolaketa zuzenean parte hartzen zutelako. Gaur egun ordea, Zarauzko gazte guztiok dugu errua festa hauek hasiera bateko oinarri horiek galdu izanagatik, eta pena bat da, oso politak baitziren!!!!»

Hori dela eta aurten ZAGAk ez du ezer antolatuko urriaren 21ean, «pentsatzen baitugu kuadrilek antolaturiko egun bat izan ezean ez dagoela Kuadrila egunik. Hala, dei egiten diegu zarauzko gazteei hurrengo urtean kuadrilek, beraien artean lana eginaz, garai bateko festa eguna berreskuratzera. ZAGA beti egongo da laguntzeko prest. Bere eskubideei uko egiten dionak bere duintasunari uko egiten dio, amaitzen dute.

 
Vocento