Borrar

Finlandiako eskualdeek EAEko eredua ezagutu nahi dute

Herrialde hark bidean jarriko duen administrazioaren erreforma sakonean eskumen garrantzitsuak eskuratuko dituzte eskualdeek

europa press

Jueves, 16 de marzo 2017, 11:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Finlandiak administrazioaren erreforma sakon bat egingo du 2019an eta 18 administrazio eskualdeek eskumen garrantzitsuak eskuratuko dituzte modu autonomoan. Hori dela eta, eskualdeko 18 gobernadore helduko dira ostegun honetan Bilbora Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualdeko, lurraldeko eta tokiko garapen eredua ezagutzeko asmoz. Juan Mari Aburto alkateak harrera egingo dio udaletxean erakunde maila altua izango duen Finlandiako ordezkaritzari.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, harrera ofizialaren aurretik, ordezkaritza finlandiarrak lan bilera bat izango du Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziarekin. Zinegotziak Bilboko Udalaren gizarte, hiri eta ekonomia garapenaren eredua aurkeztuko die, bai eta hirian bizi diren pertsonen ongizatea sustatzeko estrategiak ere.

Harremanak egiteko jardunaldiak beste bilera instituzional batzuk ere barne hartzen ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzan, Peru Bazako Erakunde Harremanetarako sailburuordearekin eta Sabino Torre Díez Araubide Juridikoaren sailburuordearekin, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere.

"Finlandiaren ordezkaritzarentzat garapen autonomikoaren eredu da Euskadi, 2019tik aurrera Finlandiak burutuko duen deszentralizazio administratiboari begira. Eskualdeko gobernadoreek gaur egun hainbat alorretan dituzte erantzukizunak: hiri plangintza, enpleguari buruzko proiektuen garapen eta finantzaketa, enpresa sustapena eta immigrazioa, besteak beste. Aurreikusitako deszentralizazioari esker eskumen berriak eskuratuko dituzte, eskualdeko garapena sustatzeko eta biztanleen ongizatea hobetzeko", azaldu dute Bilboko Udaletik.

Finlandiako ordezkaritza 22 pertsonek osatzen dute, eta horien artean daude Jukka Ylikarjula, Erdialdeko Ostrobotnia eskualdeko gobernadorea; Marko Korhonen, Ipar Savonia eskualdeko gobernadorea; Asko Peltola, Hego Ostrobotnia eskualdeko gobernadorea; Matti Viialainen, Hego Karelia eskualdeko gobernadorea, eta Pentti Mäkinen, Hego Savonia eskualdeko gobernadorea. Ordezkaritzaren baitan Anne Pesola Kosek Oy enpresako zuzendari nagusia ere izango da, Kokkola hirian dagoen eskualdeko garapenaren arloko enpresa bat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios