Diario Vasco

Podemosek irabazi dio PPri sare sozialetako partida

  • Hala ere, Mariano Rajoy nagusitu zaio Pablo Iglesiasi, eta Iñigo Errejonek ere izan ditu Iglesiasek baino aipamen gehiago

Sare sozialetan gertatzen dena behatzen eta aztertzen duen Shokesu tresnak nahikoa lan izan du asteburu honetan Podemos eta PPren biltzarrek Twitterren izan duten eragina neurtzen. Epaia ere eman du, epai kontrajarria eman ere, zeren eta Podemosen Vistalegre II izan bada ere sare sozial horretan hedapen zabalena lortu duena, Mariano Rajoyk Pablo Iglesiasek baino aipamen gehiago izan ditu. Iñigo Errejonek ere izan ditu azkenean garaile atera den Pablo Iglesiasek baino aipamen gehiago.

Guztira, bi biltzarron inguruko 124.000 txio hedatu dira Twitter bidez lau egunen buruan. Horien azterketan oinarrituta Shokesuk, besteak beste, neurtu du bi formazio horien inguruko ziberaktibismoa, baita bien inguruan sortu eta garatu diren solasaldiak ere.

'Vistalegre' hitzari eta #18CongresoPP etiketari erreparatuta ikusi dute Podemos atera dela garaile, indar morearen batzarrak haren inguruko aipamen gehiago lortu baititu. Aldi berean, gehiago iraun dute Twitterren biltzarreko hitzaldiei eta edukiei inguruko mezuek PPren 18. biltzarraren ingurukoek baino.

Hala ere, egunetako batean, larunbatean zehazki, aipamen gehiago izan zituen PPk: Vistalegren egiten ari ziren batzarrari lortutakoak baino 5.000 gehiago. Shokesuren arduradunek lanaren berri emateko zabaldu duten oharrean nabarmendu dutenez, PPren inguruko mezuak zentralizatuago daude Mariano Rajoyren inguruan Podemosenak Iglesiasen inguruan baino. Rajoy, alegia, mezuen %18an aipatu dute, eta Iglesias %5ean baino ez. Vistalegreren kasuan, gainera, gauza deigarri bat gertatu da, Iñigo Errejoni buruzko aipamenek bikoiztu egiten baitituzte Iglesias aipatzen dituztenak, guztizkoaren %11ra iritsiz.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate