Lurrunezko trenaren azkeneko bidaiak

Lurrunezko trenaren azkeneko bidaiak

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak bi tren aterako ditu asteazken honetan

Apirilaren 13an 2017ko denboraldia hasi zutenetik, makina bat joan-etorri egin dituzte Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaora museo horretan gordetzen diren tren historikoek, bisitariak gehien erakartzen dituztenak aurretik tiraka lurrunezko lokomotorak dituztenak direlarik.

Bada horiei ere iritsi zaie atseden hartzeko ordua, eta asteazken honetan, azaroak 1, Santuen Guztien egunak dakarren jaieguna baliatuz, agur esango dute 2018ko denboraldia hasi arte.

Euskotren sozietate publikoak jakinarazi duenez, lurrunezko trenen bi zirkulazio eskainiko dira museoaren Azpeitiko instalazioetatik Lasaora: 12:00etan eta 13:00etan.

Horrez gain, bisitariek Roblako trenbidearen 125. urteurrenaren oroitzapenezko erakusketa ikusi ahal izango dute. Erakusketa abenduaren 10a arte egongo da Azpeitiko instalazioetan. Halaber, Roblako trenaren egongela-kotxea ikusgai egongo da, Asturiaseko Burdinbidearen Museoak aldi baterako utzi ondoren.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos