Arditurri egunaren seigarren edizioa, igandean

Iazko Arditurri Eguneko argazkia.
Iazko Arditurri Eguneko argazkia. / Arizmendi

Beste jarduera askoren artean, prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira meategiak

Datorren igandean, zuztailaren 16ean, VI. Arditurri Eguna ospatuko da Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako harria Natura parkean, Gipuzkoako Parketxe Sarea eta Oiartzungo Udalaren eskutik. Programa berri eta interesgarria osatu dugu aurten ere, egun berezi bat eskaini nahi dugu, meategiak eta Aiako Harria natura parkeko ingurune hau ezagutzera emateko.

10:45etatik 14:30etara Txu-txu trena martxan ibiliko da goiz guztian zehar, nahi duen orok aparkalekutik Arditurrira joateko edota itzultzeko. Ez da erreserbarik egin behar eta doakoa da. Tren geltoki bat egongo da ezarrita, bertan itxaron eta trena 10 minuturo egongo da gutxi gorabehera.

11:00etik 14:00era meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan Oinarrizko Bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da, sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. Meategira sartzeko plaza mugatuak daude.

11:00etan tailer eta jolas dinamizatuetan parte hartzeko aukera egongo da Abaraxka lodutekako kideen eskutik.

12:00etan eta 12:45etan Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Bi saioetan egingo da bisita orok ikusteko aukera izateko baina baita jende gehiegi ez pilatzeko. 5 minutuz, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

12:00etatik aurrera, Arditurriko euskal hanburgesa taloarekin prestatzeko aukera izango da. Bakoitzak bere taloa eta hanburgesa prestatzeko aukera izango du (Lumagorri oilasko-haragi hanburgesa, Idiazabal gaztarekin.) Nahi duenak taloarekin edo ogiarekin egin ahal izango du.

9:30tan meatzaritza esperientzia bizi nahi duenarentzat Espeleologia irteera berria dago, San Joakin meategian murgiltzeko aukera baitago Felix Ugarte Espeleologia elkarteko adituen eskutik. 12 urtetik gorakoek egin ahal izango dute soilik. 25€ pertsonako izango da prezioa, eta aurre-erreserba egitea nahitaezkoa da. (943 49 42 48 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos