Borrar
Miguel Ángel Loredo, 2011an zendua, Zulaikak bere liburuan duen solaskidea.
Francoren eta Castroren kartzeletan egondako bi adiskide

Francoren eta Castroren kartzeletan egondako bi adiskide

Juan Mari Zulaika zarauztarra ‘Bizitza bi aurrez aurrez’ liburuaz ariko da astearte honetan Donostian

El Diario Vasco

Martes, 17 de enero 2017, 12:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Juan Mari Zulaikak (Zarautz, 1942) eta Miguel Ángel Loredok (Habana, 1938) Arantzazun ezagutu zuten elkar, frantziskotar zirela, iragan mendeko 60.ko hamarkadaren hasieran. Han partekatu zituzten urteetan adiskidetasun lotura sendoa sortu ziren bien artean. Gero bakoitzak bere bideari ekin zion, eta tokatu zitzaien tokian borrokatu ziren, bata zein bestea, askatasunaren alde.

Apaizgoa aspaldi utzi zuen Zulaika abade langile mugimenduko kide izan zen, eta beste apaiz askok bezala Zamorako kartzelan nozitu zuen, hiru bider nozitu ere, franskismoaren ankerkeria. Azken urteetan Frankoren krimenen salatzaile gisa nabarmendu da, Argentinar kereilaren bitartez. Hain zuzen ere, Goldatu Memoriazale Elkarteko partaide bezala Euskal Plataforman dihardu egun. Buenos Aireseko Epaitegi Nagusiko 4591/10 Kereilan parte hartzeko, Maria Servini de Cubria Epaileari bere testigantza aurkeztu dio (beste 18 abade ohiekin batera). Miguel Ángel Loredo, berriz, 2011an zendu zen, Castroren kartzeletan hamar urte emanda eta Kubako preso politikoen ikur eta bozeramaile bilakatuta.

Oraintsu, 'Bizitza bi aurrez aurre. Arantzazu, Kuba, Bilbo, New York' liburua argitaratu du Zulaikak (gaztelerazko bertsioa ere badu, 'Dos vidas cruzadas'), bi lagunen arteko harreman estuaren lekuko ez ezik garai bateko kronika eta beste zenbait gairi buruzko gogoetarako bide ere baden liburua.

Intxorta 1937 kultur elkarteak argitara emandako liburua Arantzazun aurkeztu zen iazko irailean, baina beste aurkezpen bat egingo da astearte honetan, urtarrilak 17, Donostiako Elkar Aretoan (Fermin Calbeton, 21) 18:30etik aurrera.

«Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeen helburuekin bat eginik, egileak bi mezu nahi dizkio herriari adierazi: lehena, bi protagonistek aho batez aitortzen duena, GG.EE. aldarrikapena. Bestea, anitza, zeren irakurlearen esku lagatzen da jarrera batzuei edo besteei heltzea politika eta erlijiozko aukeren eremuan», irakur daiteke deialdiarekin batera zabaldu duten oharrean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios