Diario Vasco

Kultur etxeetako ikastaroetarako prest

Ikastaroak otsailetik maiatzera bitartekoak dira
Ikastaroak otsailetik maiatzera bitartekoak dira
  • Urtarrilaren 19ra arte, kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke

Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik izango da urtarrilaren 19ra arte. Izen ematea kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke. Ikastaroak 2017ko otsailetik maiatzera bitartekoak dira.

Besteak beste, honako ikastaro hauek eskainiko dituzte kultur etxeek:

Aiete K. E.: Alboka; Ilustrazio tailerra; Sagardo, garagardo eta txakolin dastaketa; Yoga umeekin.

Casares K. E.: Abangoardiako sukaldaritza; Gozogintza; Hegaztien identifikazioa; Meteorologia.

Ernest Lluch K. E.: Haurrei ipuinak nola kontatu; Sukaldaritza begetarianoa; Bitxigintza sortzailea.

Intxaurrondo K. E.: Gitarra eta baxuaren mantentze-lanak; Baratza ekologikoa; Musika edizioa ordenagailuarekin.

Lugaritz K. E.: Ardo dastaketa; Gyotaku tailerra; Xakea (haurrentzat); Txiki Chef (haurrentzat).

Okendo K. E.: Antsietate eta estresaren kontrola; Berpizkundeko historia eta artea; Jazz hastapena.

Informazio gehiago, hemen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate