Diario Vasco

Sylvia Plathen idazlana aztergai

Iñaki Urdanibiak zuzenduko du saioa
Iñaki Urdanibiak zuzenduko du saioa
  • 'The Bell Jar' edo 'La campana de cristal' eleberriaren inguruko solasaldia Intxaurrondo K.E.n izango da

'Emakumeek idatzitako literatura' saioen baitan dago, Iñaki Urdanibiak zuzenduta, Sylvia Plathen 'La campana de cristal' idazlanaren inguruko solasaldia. Bihar da zita, hilak 12, Intxaurrondoko kultur etxean. 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da.

Sylvia Plathek lehen poema zortzi urterekin argitaratu zuen, aldizkari batean. Inoiz ez zion idazteari utzi. Bizi artean bi liburu argitaratu zituen, 'The Colossus and Other Poems' poema bilduma, 1960. urtean eta 'The Bell Jar' eleberria, 1963. urtean.

Sylvia Plath 'poesia konfesionala' deritzon korronte literiarioaren barnean kokatzen da, Anne Sexton eta Allen Ginsberg eta beste hainbatekin batera. Macha Rosentha estatubatuarra izan zen estilo honen sortzailea, autobiografiaren eraginak zertzelatutakoa, idazleak buruko gaitzen edota sexualitatearen inguruan hitz egiteagatik ezagutzera emandakoa.

'The Bell Jar' edo 'La campana de cristal' eleberria Victoria Lucas ezizenez argitaratu zuen Plathek. Bertan azaltzen dira nahasmendu bipolarra eta honenk eragindako kalteak, idazleak berak bizi izan zituenak. Plathek bere burua hil zuen eleberria argitaratu eta hilabetera. Solasaldia gaztelaniaz izango da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate