Diario Vasco

Ricardo Martínen argazkiak argituko ditu Lee Fontanellak

Erakusketan ikus daitekeen argazkietako bat.
Erakusketan ikus daitekeen argazkietako bat. / MICHELENA
  • Espainiar argazkigintzaren historiaz gehien dakienetakoa da hispanista estatubatuarra, eta hitzaldia eskainiko du asteazkenean, hilak 11, Donostiako Kubo aretoan

Lee Fontanella estatubatuarra da Espainiako argazkigintzaren historiaz gehien dakien espezialistetako bat. 1941ean Connecticuten jaiotako hispanista eta historialariari zor zaio, hain zuzen, XIX. mendeko argazkigintzaz idatzi den libururik mardulenetakoa.

Aurrekari horiekin, bada, benetako luxua da asteazken honetan, hilak 11, Donostiako Kubo Aretoan zabalik dagoen Ricardo Martínen erakusketaren baitan eskainiko duen hitzaldia. 19:00etatik aurrera, Fontanellak Martínen obraren eta garaiaren inguruko ikuspegi pertsonala emango du.

'Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea' erakusketak, hain zuzen, Donostiak iragan mendeko lehen hamarkadetan bizi izan zuen urrezko aroa iruditan jaso zuen argazkilariaren ia 100 lan bildu ditu, komisario lanetan aritu den Juantxo Egañaren irizpideak jarraiki.

Urtarrilaren 22an itxiko den erakusketa hobeto ulertzeko eta egitea zein haren argazkiak testuinguru egokian jartzeko, guztiz argigarria izango da Fontanellaren hitzaldia. Sarrera doan da, leku-kopurua bete arte.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate