Diario Vasco

The Split Squad eta Frank taldeak, Hondarribiko Psilocybenean larunbatean

The Split Squad eta Frank taldeak, Hondarribiko Psilocybenean larunbatean
/ YOUTUBE

The Split Squad eta Frank taldeek kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, abenduaren 3an, Hondarribiko Psilocybenea aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko hainbat udalek antolaturiko Gaztemaniak! zikloaren baitan. Saioa 22:00etan hasiko da eta sarrerak 7 euro balio du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Clem Burke (bateria), Michael Giblin (baxua eta ahotsa), Josh Kantor (teklatuak), Eddie Munoz (gitarra) eta Keith Streng (guitar) musikariek osatzen dute The Split Squad. Blondie, The Parallax Project, The Baseball Project, The Plimsouls eta The Fleshtones taldeetan aritzen diren musikariak dira.

The Split Squad «denetik egin duten eta ezer frogatu behar ez duten musikariek osaturiko rock and roll talde horietako bat da». Izan ere, taldekideek «140 urteko esperientzia pilatzen dute rock and rollaren historian, kontzertu areto handienetan bezala aritu baitira zulotzar underground okerrenetan».

Talde estatubatuarrak 2014an kaleratu zuen 'Now Hear This' bere disko bakarra. Bostonen grabatu zuen, Peter Buck (REM), Hugo Burnham (Gang Of Four) eta Mike Gent (The Figgs) musikarien laguntzarekin. Ekoizpen lanetan Scott Mcaughey (REM, Minus 5, Young Fresh Fellows) aritu zen. Emaitza 'bidaia anitz eta espirituala da'.

Bestalde, Frank taldea Donostian jaio zen 2013ko ekainean. Demo bat grabatu eta sareetan argitaratu ondoren, 'Mondosonoro' aldizkariak urteko ezusteetako bat bezala aukeratu zituen eta, hala, Fiestas Demoscópicas kontzertuetan jo zuten. 2014ko martxoan, 'My Wild Kingdom' EPa argitaratu zuten, eta kritika onak jaso.

Laukote donostiarra Proyecto Demo 2014 Radio 3 lehiaketako finalerdira heldu zen, eta Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako 2014ko bigarren finalistak izan ziren. 2016ko otsailean 'The Mud and The Thirst' lehen lan luzea kaleratu dute, berriro kritika oso onak jasoz. Lehen bideoklipak ia 4.000 bistaratze izan ditu hiru hilabete baino gutxiagoan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate