Diario Vasco

Antzinako euskal gazten dastaketa Idiazabalen

Artxiboko argazkian, Ramon Lizeaga gaztagile eta aditua daskateta bat gidatzen.
Artxiboko argazkian, Ramon Lizeaga gaztagile eta aditua daskateta bat gidatzen. / ARIZMENDI
  • Astearte honetan egingo da Interpretazio Zentroan Gaztaizale dastaketa eta maridaje zikloaren azkeneko saioa

Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko prestatu diren ekitaldien artean 'Gaztaizale' dastaketa eta maridaje zikloa antolatu dugu. Eta heldu zaio despedida, astearte honetan, hilak 29, ospatuko baita zazpigarren eta azkena.

Berezia izango da oraingo honetan. Ramon Lizeaga adituak antzinako euskal gaztak aurkeztuko ditu, eta Iban Matek gazta hauek hainbat edarirekin maridatzeaz gain, zenbait pintxo prestatuko ditu.

Saioa 19:30ean hasiko da, Gaztaren Interpretazio Zentroan, eta 6 euroko prezioa izango du. Plazan mugatuak direnez, ezinbestekoa da izena ematea, nahiz eta Gaztaizale txartela izan. (Izen ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com)

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate