Diario Vasco

Dantza, antzerkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkena

vídeo

'The naked clown' ikuskizunaren irudia.

  • Sarrerak agortuta daudela, 'Tipi-tapa, korrika!' liburu-diskoa aurkeztuko dute larunbatean Intxaurrondoko Kultur Etxean

Asteburu honetan, besteak beste, 'The Naked Clown' obra dago ikusgai Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. bizitza amaierara iristen ari den pailazo baten istorioa. Ostiral honetan, arratsaldeko zortziretan eskainiko dute azken emanaldia.

Gure artean, ordea, beste pailazo batzuk dira askoz ezagunagoak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Larunbatean azkeneko lana aurkeztuko dute Intxaurrondoko Kultur Etxean, 'Tipi-tapa, korrika!' liburu-diskoa. Sarrerarik ez baduzue, izan kontuan agortuta daudela honezkero.

Haurrentzako beste aukera bat, igandean Amara-Berri ikastetxean, 'Santa-Clausen' kondaira filma proiektatuko baitute igandean, azaroak 27, 17:00etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate