Diario Vasco

Zazpiehun gaztetxotik gora, 'Go!azen'en flashmobean

Parte hartzea librea izango da
Parte hartzea librea izango da
  • Donostiako Tabakaleraren aurreko Nestor Basterretxea plazan, ekitaldi erraldoia antolatu da

Datorren ostegun arratsalderako (azaroak 17) ekitaldi ikusgarria antolatu du 'Go!azen' telesailak Donostian: flashmob erraldoia egingo da Tabakalera aurreko Nestor Basterretxea plazan. Dagoeneko zazpiehun neska- mutilek eman dute izena bertan dantza egiteko, baina parte hartzea libre da.

Ostiralean, azaroaren 18an, estreinatuko da 'Go!azen' ETB1en eta eitb.eus-en; baina aurretik, ostegunean, aktoreekin batera dantza egiteko aukera izango dute nahi duten gazte guztiek. Flashmob erraldoi bat egitea da helburua 'Go!azen' eta 'Euskararen Txantxangorria' abestien koreografiak dantzatuz.

'Go!azen'eko protagonistek, Paula eta Aitana Etxeberria, Miren Arrieta, Barbara Rivas, Markel Gajate, Lorea Iribar, Ainhoa Larrañaga, Asier Burguete, Borja Uribesalgo, Haritz Morras, Ramon Agirre, Oihan Moreno eta Aritz Mendiola; inguruko ikastetxeetako gazteek eta parte hartu nahi duten jarraitzaile guztiek, elkarrekin dantza egin eta ondo pasatzeko aukera izango dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate