Diario Vasco

'Chejov vs Shakespeare' topaketen azken txanpa

Programaren aurkezpenean
Programaren aurkezpenean / Mikel Fraile
  • Zortzi idazle-bikoteek elkarri bidali dizkioten gutunak ezagutzera ematen ari dira

Donostia 2016ren Chejov vs Shakespeare proiektuaren bidez, Euskal Herriko eta nazioarteko hamasei idazle esanguratsu harremanetan jarri dira, gatazken inguruko (bere zentzu zabalenean) gutun bidezko elkarrizketa sakon bat izateko asmoz. Zortzi idazle-bikoteek elkarri bidali dizkioten gutunak orain ezagutzera ematen ari dira, liburu banatan argitaratuta.

Amos Oz idazle israeldarraren honako esaldia da proiektuaren abiapuntua: «Ekialde Hurbilekoaren antzeko gatazketan bi literatur ikuspegik egiten dute bat: alde batetik, Shakespeareren justizia poetikoak, eta bestetik, Chejoven giza justizia tristeak. Lehenengoan, inork ez du amore ematen, printzipioak eta ohorea edozeren gainetik daude, baita bizitzaren gainetik ere, baina agertokia odolez betetzen da; bigarrenean, berriz, pertsonaiek beraien desadostasunez eztabaidatzen dute, auziok konpontzen dituzte eta, amaieran, etxera itzultzen dira, nahiko etsita. Baina bizirik itzultzen dira».

Tesi hori oinarri hartuta, Euskal Herriko eta kanpoko idazle banak osatutako zortzi bikotek aktualitateari buruzko eta haien kontu pertsonalen gaineko posta-truke luzea izan dute.

Aste honetan hiru saio egingo dira. Lehena gaur, hilak 14, Angel Erro eta Patrik Ouredniken testuekin, Iñigo Astiz moderatzailearekin. Azaroaren 15ean Arantxa Urretabizkaia eta Menna Elfyn Eli Tolaretxipi moderatzailearekin eta 17an Bernardo Atxaga eta Bashkim Shehu, Ruth Pérez de Anucita moderatzailearekin.

Topaketa guztiak Aquariumeko auditoriumean egingo dira, 19:00etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate