Diario Vasco

Debako Flysch beltzean barrena ibilbidea

Debako turismo bulegoan hasiko da ibilaldia
Debako turismo bulegoan hasiko da ibilaldia
  • Geoparkeko flysch zaharrena eta ezezagunena da

Ibilaldia antolatu dute Geoparkeko itsas hondo zaharrenetan barrena. Debako hondartzan eta itsas pasealekuan egiten den oinezko bisita honek aukera ematen du gidari espezializatu baten eskutik Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren sekretuen berri jakiteko.

100 milioi urteko bidaia iraganera eginda, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, itsaspeko paisaia bistaratzeko aukera da. Koralezko uharri handiak, itsaspeko abaniko sakonak edota Debako septariak ezagutzeko aukera aparta.

Bisita gidatuak 10:30 eta 12:00 bitartean iraungo du bihar, azaroak 13. Debako turismo bulegoan hasiko da ibilaldia. Erreserbak hemen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate