Diario Vasco

'Estereotipoetatik ihesi' jardunaldiak

  • Azaroaren 14tik 16ra egingo dira eta Koldo Izagirre eta Ur Apalategi han izango dira

Estereotipoetatik Ihesi jardunaldiak azaroaren 14 eta 16 bitartean garatuko dira, Bilboko Euskaltzaindiko areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian, 19:00etan.

Azaroaren 14an, astelehenean, Koldo Izagirreren txanda izango da. Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat izanik, literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan eta hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, literatura unibertsaleko lanak ere euskaratu dituelarik. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da. 'Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk' izeneko emanaldia aurkeztuko du jaialdian.

Asteartean, azaroak 15, Ur Apalategiordi eta Aingeru Epaltzaren txanda izango da. Apalategi Parisen jaio zen eta egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Bere azken lanarekin, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010), Kritikaren sari nazionala irabazi zuen.

Aingeru Epaltza Iruñean jaio zen. Idazlea da, eta Kazetaritzan lizentziaduna. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoy hedabideetan ibili ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun. Hainbat sari irabazi ditu. 'Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia' du izenburu aurkeztuko duten solasaldiak.

Azkenik, azaroaren 16an, asteazkenean, Maddi Oihenart eta Jabier Kaltzakorta izango dira 'Kantuz' saioarekin.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate