Diario Vasco

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko XVIII. Gazta lehiaketa, Zegaman

Iazko gazta txapelketako irabazleak
Iazko gazta txapelketako irabazleak
  • Abere lehiaketako sari banaketaren ostean izango da, 13:30etan, pilotalekuan

Zegamako San Martin Feriaren baitan, azaroaren 9az geroztik martxan dena, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko XVIII. Gazta lehiaketa ospatuko da bihar, hilak 12, herriko pilotalekuan. 13:30etan izango da, herritarren arteko abere lehiaketako sari banaketaren ostean.

Ondoren, lehiaketara aurkeztutako gazten dastatzea egingo da herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin. Txakoli dastaketa ere izango da, Tartaloetxe elkartean.

Arratsaldean, 17:30etan, buruhandiak izango dira plazan eta 18:00etan herritarren arteko eskuz banakako XVIII. San Martin pilota txapelketako finalak, pilotalekuan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate