Diario Vasco

Mario Gasen sutea Victoria Eugeniara heldu da

Mario Gasen sutea Victoria Eugeniara heldu da
/ Ysarca
  • Waidi Mouawad da 'Incendios' piezaren sortzailea

Waidi Mouawad su-emailea da. Baina hark eragindako errautsetatik fenix hegazti sekulakoak berpizten dira. 'Incendios' berpizte horretaz ari da, batzuetan egin beharreko suteez, maiz norberaren baitara iristeko ibili behar den bide izugarriaz. Emakume bat hil da oraintxe, bere isiltasun eta sekretuei atea irekiz. Oihal berdezko jantzi bat zten die bere seme-alaba bikiei, koaderno gorri bat eta bi kartazal, Pandoraren bi kutxa balira bezala, nondik gaitzak eta mirariak sortzen baitira. Koadernoak eta kartazalek barruan dutenak egundoko odiseara eramango ditu, urruneko kontinente batera, iragan ezezagun batera, bigarren jaiotza batera.

Nuria Espert, Ramón Barea, Laia Marull, Edu Soto, Carlota Olcina, Alex García, Alberto Iglesias eta Lucía Barrado osatzen dute aktore zerrenda Wajdi Mouawad autore libanoarraren obra honetan, Mario Gasen zuzendaritzapean.

Asteburuan, azaroaren 11 eta 12an, arratsaldeko zortzietan izango da ikusgai Victoria Eugenia antzokian.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate