Diario Vasco

Abian da berriz artista gazteak plazan jarri nahi dituen Katapulta

Eraul, ekimeneak parte hartzen duen taldeetako bat.
Eraul, ekimeneak parte hartzen duen taldeetako bat. / JOSEMARI LÓPEZ
  • Ostegun honetan emango zaie hasiera Katapulta Tour 20/2000-ren bigarren faseko ekitaldiei

Ostegun honetan, urriak 27, emango zaie hasiera Katapulta Tour 20/2000-ren bigarren faseko ekitaldiei. Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Buenawista Prollekzions plataformaren laguntzaz antolatu duen ekimenaren bitartez, artista gazteei aukera eman nahi zaie Gipuzkoan 2016. urtean zehar martxan egongo den formatu txikiko musika emanaldietako eta arte eszenikoetako zirkuitu batean parte hartzeko eta bide batez, artista horien garapen profesionala bultzatzeko Kutxakultur eta Jazzaldiak ere proiektu horretan laguntzen dute. Ostegun honetan hasi eta abenduaren 29ra bitartean, 23 emanaldi eskainiko dira, honako egitarau honen arabera.

Beste helburu bat da kulturaren agertokia dinamizatzea eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera ematea. Hain zuzen ere, antzoki eta lokal ugarik egin dute bat ekimenarekin, bai zirkuito profesionalean, baita semiprofesionalean ere. Irun, Donostia, Hondarribia, Zarautz, Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Bergara, Urretxu, Errenteria eta Oñatiko agertokietan ariko dira artistak.

Deialdi horretara 70 artista aurkeztu dira musika sailean, eta 39 arte eszenikoenean. Hautaketa egiterakoan, ahalegina egin da gaztetasuna, lurraldetasuna, generoa eta, noski, kalitatea bezalako faktoreak uztartzeko. Kutxa Kultur Musikak bere programan dituen sei artistak eta taldeak eskaini ditu zirkuiturako, eta Jazzaldiak, urtero egiten duen bertako taldeen lehiaketatik ateratako lau talde.

Hautatutako artistek hiru emanaldi egin ahal izango dituzte urtean zehar Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, eta ordaindu egingo zaie. Horrez gain, sustapen-bideo bat egingo zaie. Era berean, hautatutako talde bakoitzak aukera izango du hasierako talde gisa jotzeko musika talde profesional batekin, Gaztemaniak zirkuituaren barruan.

Hautatu diren bandak honako hauek dira: Izaro, Frank, Izeber, Nothing Box, Sky Beats, Elena Setien, Los Bracco, Albert Cavalier, Pet Fennec, The Young Wait, Eraul, The Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies, Swingpapers, Igelaren Banda, Half Quartet Plus Two eta The Soul Messengers eta Arte eszenikoen taldeak, berriz, Pez Limbo, Ion Martinez Esnaola, Alazne Exeberria, Mikel Bermejo, Cia Nogusano, Marga Altolaguirre eta El Conccertino.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate