Diario Vasco

Telesforo Aranzadiri buruzko mahai-ingurua

Ezkerrean Telesforo Aranzadi, eskuinean Barandiaran, eta atzealdean bi laguntzaile.
Ezkerrean Telesforo Aranzadi, eskuinean Barandiaran, eta atzealdean bi laguntzaile. / DV
  • UNED-Bergarako hiru irakaslek eskainiko dute astearte honetan Donostiako Dr. Camino aretoan

Mineralogia eta Zoologia katedraduna Granadako Unibertsitatean, Botanikakoa eta Antropoligiakoa Bartzelonakoan... Jakintsu handia eta itzal zabalekoa izan zen 1860an Bergaran jaio eta 1945ean Bartzelonan hil zen Telesforo Aranzadi Unamuno. Jaioterritik urrun ibili zen ikasten, ikertzen eta irakasten, baina Euskal Herriarekiko interesa ez zuen inoiz galdu, eta lan handia egin zuen bertako historiaurrea, historia eta izaera aztertzen. Joan den mendeko bigarren hamarkadan Jose Migel Barandiaranekin eta Enrique Egurenekin osatu zuen hirukotearen lanagatik izango ez balitz, askoz gutxiago jakingo genuke, edo askoz ere beranduago, Euskal Herriaren iraganaz.

Astearte honetan, Donostian, zientzialari eta ikerlari handi hura hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango da, UNED-Bergarak antolatutako mahai-inguruan. 'Telesforo Aranzadi gogoratuz' saioan Alberto Santana, Félix Leturia eta Mikel Agirre UNED-Bergarako irakaslek hartuko dute. Euskal esparruan zentratuz, Prehistorian eta Etnologian, Historian eta Antropologian eginiko bere ekarpenak komentatuko dituzte.

Interesatuak bihar asteartea, urriak 25, arratsaldeko 19etan Kutxabank-eko Dr. Camino Aretora hurbildu daitezke (Abuztuaren 31 kalea, Donostia). Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate