Diario Vasco

Matematiken oinarri filosofikoak, bertsotan

vídeo

Igor Elortza eta Aitor Sarriegi ariko dira Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batera.

  • Bertsolaritza eta zientzia berriro eskutik Donostian. Larunbat honetan, matematikaz ariko dira Lugaritz Kultur Etxean zenbait bertsolari

Zehaztasunetik asko du bertsolaritzak, matematikak bezala. Hartara, 'Bertso saio matematikoa' eskainiko dute larunbat honetan, urriak 15, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi bertsolariek, gai-jartzaile Jone Uria dutela.

Matematika-txokoak Donostia Kulturak antolatutako saioa 19:30etan hasiko da, 90 minutuko iraupena izango du eta gonbidapenak saioa hasi baino ordubete lehenago banatuko dira aretoan bertan. Saioaren helburu nagusia publiko bertsozaleari matematikaren zenbait kontzeptu era dibertigarrian helaraztea da.

Besterik ere bada noski asteburuan Donostian, hala nola agenda honetarako hautatu diren musika eta dantza emanaldiak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate