Diario Vasco

Amaitzear dira aurtengoz lurrunezko trenen zirkulazioak

Azaroarekin batera erretiratuko dira trenbidetik lurrunezko makinak.
Azaroarekin batera erretiratuko dira trenbidetik lurrunezko makinak. / E. AIZPURU
  • Zazpi aukera gelditzen dira tren berezi horietan Azpeitiko Burdinbidearen Museotik Lasaroako joan-etorriko bidaia egiteko

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen 2016ko azken zirkulazioak eskainiko ditu urrian, betiko moduan, Azpeitiko instalazioetatik Lasaora. Zehazki, asteazken honetan, hilak 12 (12:30ean), 15ean (12:30ean eta 18:00etan), 16an (12:30ean), 22an (12:30ean eta 18:00etan), 23an (12:30ean), 29an (12:30ean eta 18:00etan) eta 30ean (12:30ean) izango dira urteko azken zirkulazioak, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Gainera, Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ditu.

Halaber, aurtengo jardueren eskaintzan 'Egun batez sugina' ekimena dago, hau da, Azpeitia eta Lasao artean dagoen lurrunezko zerbitzuaren tren makina baten kabinan bidaiatzeko aukera. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da, igandeetan egingo da eta egun bakoitzean bakarrik parte hartzaile bat onartuko da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate