Diario Vasco

Ibon Aranberriren erakusketa urriaren 30era arte luzatuko da

Ibon Aranberriren erakusketa urriaren 30era arte luzatuko da
  • Artistak berak bisita gidatuak egingo ditu Armagintza museoan dagoen 'Makina eskua da' erakusketara

Ibon Aranberri artistaren 'Makina eskua da' erakusketa urriaren 30era arte luzatuko da azkenean Eibarko Armagintza museoan, publikoaren artean piztu duen interesa dela eta. Gainera, artistak berakzzuzenduko dituen bi bisita gidatu antolatu dira urriaren 14an eta 28an, arratsaldeko 18:30ean. Erreserba egiteko aldiriakafueras@dss2016.eu helbide elektronikora idatzi behar da, Donostia 2016ko jakinarazi duenez.

Eibarko Armagintzaren museoko arduradunek adierazi dute Aranberriren lanak «ohikoa ez den publiko mota» erakarri duela museora, eta uztailaren 29an erakusketa inauguratu zenez geroztik lau bider bisitari kopuru gehiago izan dituztela aurreko urteetako data berdinekin alderatuz gero. Aldi berean, museoa ezagutzerakoan bisitariek «sorpresa atsegina» eraman dutela nabarmendu dute.

«Makina eskua da» berrikuspen bat da, eta armagintza inguruko eremuetan industria zibilerantz nola aldatu den erakusten du. Artistak, Nader Koochaki koordinatzailearekin batera, piezen esanahiaren aldaketa landu du, jatorrizko ideiatik guztiz desberdindu arte. Horrela, ariketak eta piezak bildu dituzte sektore horien ikaskuntza tekniko eta eskuzko praktika egiten zen eskola eta tailerretan, eta museoaren espazioan kokatu dituzte interbentzioa gauzatuz. Pieza horiek ikusita, «ekoizten ziren garaiko kontakizun eta oroitzapenak gogoratu dituzte eibartar askok».

Esku hartzearen antolaketari dagokionez, Aranberrik bi erakusketa tipologia bildu ditu espazio berean: egungo museoen ibilbide didaktiko-tematikoa eta lehengo erakusketa dibulgatiboen formalismo zurruna.

'Makina eskua da' Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bake Ituna proiektuko Aldiriak esku hartzeen parte da, eta Eibarreko Udalaren, Armagintzaren museoaren eta Armagintza eskolaren laguntza du.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate