Abiatu da Treblinkarako trena

Artxiboko argazkian, entseguetako irudi bat./
Artxiboko argazkian, entseguetako irudi bat.

Hurrengo emanaldietarako sarrerak agortuta abiatu da Donostiako Larratxo K.E.-n Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlan guztiz berezia

EL DIARIO VASCO

«Gauza handiez hitz egiten duen istorio txikia». Horrela definitu du Mireia Gabilondo zuzendariak 'Treblinkara azken trena/Último tren a Treblinka' antzezlan guztiz bitxia. Vaivén Producciones-ek ekoitzia eta DSS2016aren programazioan txertatua, 1942an Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak 200 ume judutar bizi ziren Varsoviako umezurztegi batean sortu zuen har-errepublikaren azken egunaren berri ematen du, ikus-entzuleen parte hartze zuzenarekin.

Igande honetarako, urriak 9, zein datorren astebururako agortuta daude sarrerak. Hurrengo aukera abenduaren 29an izango dute interesatuek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Emanaldi hartarako badaude sarrerak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos