Diario Vasco

Gipuzkoako ondarea, herritarren eskura

Ingelesen hilerria, Donostiako Urgull mendian,
Ingelesen hilerria, Donostiako Urgull mendian, / LOBO ALTUNA
  • Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginik, zenbait bisita gidatu eta erakusketa antolatu ditu Foru Aldundiak urria amaitu bitartean

Iraila hasieratik urria amaitu bitartean, Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako, lurraldeko herri desberdinetako udal, elkarte, kultur eragile nahiz enpresa eta erakundek antolatutako jarduerak bildu ditu, eta honakoak dira asteburu honetarako prestatu direnak.

Donostian, esaterako, bi ibilaldi gidatu interesgarri prestatu dira larunbat honetarako. Ondarretako lorategietan dagoen Maria Cristinaren estatuatik abiatuta, ‘Ondarretako hiri lorategia. Hiri multzo kosmopolita baten dibertsitate estilistikoa’ txangoa egingo da, 11:00etan hasita. Urgull mendian, berriz, San Telmo museoak antolatuta, Ingelesen Hilerria bisitatuko da. 12:00etan du irteera euskaraz egingo den txangoan museotik bertatik. Urriaren 15ea gaztelaniaz errepikatuko da.

Errenterian bi hitzordu larunbat honetan ‘Manchester txikira bidaia: Errenteria industrialaren historia’ ibilaldi gidatuak. 11:30ean eta 13:30ean egingo da, gaztelaniaz. Ordutegi berean egingo da, euskaraz, igandean, urriak 9. Oiartzunen, berriz, San Esteban elizako bi altxorrak erakutsiko dituzte larunbatean, Cavallé Coll organoa eta ezkilak. Eta Zerainen larunbat honetarako prestatu duten bisita ere oso interesgarria da. ‘Ingeles alemanak Zeraien’ da gaia, euskaraz egingo da, 11:00etan Zeraingo Aizpitta Adieraztegitik abiatuta.

Tolosan, azkenik, TOPICen dagoen ‘Eroen ontzia’ erakusketara egingo dute bisita igandean, urriak 9, 12:00etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate