Diario Vasco

Goierrin dago reggae musikaren hiriburua

vídeo

Xeic! taldea

  • Larunbat honetan egingo da Legoreggae jaialdiaren bigarren edizioa, Euskal Herriko taldeak eta kanpotik etorriak bilduko dituena

Legorretako reggae festibala, Legoreggae, bigarren ediziora iritsi da aurten. Larunbat honetan, martxoak 19, egingo da, Kiroldegian, gaieko 22:00etan. Musikak lehenagotik girotuko du ordea herria, Mulambo Batukada 19:00etan hasiko baita.

Emanaldi nagusiari dagokionez, Euskal Herriko eta kanpotik etorritako hainbat talde ariko dira. Kataluniatik etorriko dira Xeic! eta Game Over Selectors, musica mota honen zaleek oso ondo ezagutzen dituzten taldeak. Italiatik, berriz, Lion D etorriko da, Sista Carmen Pragatik eta, Euskal Herritik, berriz, Legorretan izango diren beste talde batzuk bezala reggaea eta ska uztartzen dituen Jarel Babel formazio nafarra, aurreneko diskoa 2014an argitaratu zuena. Bertan izango dira, halaber, Iker eta Unai donostiarrak; Revolutionari Brothers, alegia.

Sarrera 7 eurokoa da, eta CDa barne dago. Gonbidapen gisa, Xeic!-ek egin duen Ken Zazpiren 'Ilargia' abestiaren bertsio harrigarria.

Temas