Borrar
Ibilbidearen berri ematen duen panela.
Baserri-paisaia ibilbidea Alkizan zehar

Baserri-paisaia ibilbidea Alkizan zehar

Ostegunean zabalduko dute bost kilometroko ibilbidea, herriko plazatik aterata, belardiz, baratzez, soroz eta basoz beteriko paisaiaz gozatzeko aukera emango duena

ELISA BELAUNTZARAN

Miércoles, 1 de julio 2015, 10:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hernio magalean kokatzen den Alkiza herrian, natura da nagusi. Baso, belardi eta mendiak dira protagonista Tolosaldeko herri txiki honetan. Azken horien artean, Hernio dute zaindari. Horren tontorreraino joan gabe naturaz gozatzeko eta bertako bizimoduaz ikasteko Baserri-paisaia ibilbidea egokitu da.

Ostegunean zabalduko dute ofizialki bost kilometro dituen ibilbidea. «Ibilbide erraza», dio Iker Karrerak, Tolomendiko gerenteak, eta «interesgarria familiarekin egiteko. Azken batean, baserri-paisaiak askorentzat betidanik hor egon direla ematen badu ere, atzetik belaunaldi askoren lan handia dago. Gure inguruko herriek duten paisaia ez da bere kasa sortu. Belardi, soro, baratza, baso eta larre horiek sortzeko eta mantentzeko baserritarren urteetako esfortzua dago. Ibilbide honen helburu nagusia lan horren ondorioz sortutako paisaia ezagutzera ematea da baina, aldi berean, belaunaldi gazteenei erakutsi nahi zaie zeresan handia dutela baserritarrek. Paisaiak oso humanizatuta daude eta lehen sektoreak duen garrantzia azpimarratu nahi da ibilbide honekin».

Alkizan aurki daiteken Baserri-paisaia ibilbidea 2013an Eusko Jaurlaritzak baserri-paisaiak balioan jartzeko ekimenaren ondorio da. Karrerak dioenez, «Alkizan ibilbidea egoteak esanahi berezia du, ondare naturala aberatsa duen herria baita. Ibilbidea herrigunetik oso gertu dago eta bost kilometroetan ondare kultural aberatsa ikusi daiteke». Herriko plazan panel bat jarri dute ibilbidearen inguruko informazioa emateko eta aurrera joan ahala beste batzuk jarri dituzte baserrik paisaiaren inguruko xehetasunak emanez.

Fagus Alkiza zentroa

Bestalde, Tolomenditik ibilbidea Alkizan duten interpretazio zentroarekin lotu nahi dute. Fagus Alkiza Hernio-Gatzume interpretazio zentroa da, herriko udaletxean aurkitzen dena eta egun hauetan itxuraz berrituta ikus daitekeena. Baserri-paisaia ibilbidearekin bat dator Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa, natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den kultura jasotzen baitu.

«Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus Alkizaren helburua biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da» diote. Horretarako, interpretazio zentroan Hernio-Gatzumeko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue; baita mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanei buruzkoa ere ere. Gainera, zentroan erakusgai egongo dira bertako basoaren erreplika, kobazulo baten erreplika, saguzar espezie ezberdinekin...».

«Gizakiaren ardatzari dagokionez, Fagus Alkizaren helburua garapen iraunkorra lortzea da» diote Alkizako zentrokoek. «Honela, biodibertsitatea kontserbatzea bermatzen da; izan ere, baserritarrei esker baitaude Hernio-Gatzume KBEan hain garrantzitsuak diren larreak, pago motzak... Horrexegatik, egun baserriak pairatzen duen egoera kontuan izanik, Fagus Alkiza ere hausnarketa-gune eta aukerak bilatzeko abiapuntua da».

Bestalde, interpretazio zentro honetan, «alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak... Kulturarena azken ardatza izanik, kontuan hartu beharrekoa da, garaiak aldatzen doazela eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa Beraz, kultura aldaketaz hitz egiten arituko ginateke. Hori dela eta, zentroaren helburua da landa eremuan kultura era integralean sustatzea».

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa, horrez gain, «herritarren, baserritarren, naturazaleen, artisten, mendizaleen hausnarketa-gune eta topagunea da. Gainera, zentroak urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu, besteak beste: hitzaldiak, eskoletako umeekin mendi-irteera (Itxuraingo bira), tailerrak... da».

Alkizak duen beste gune interesgarria Ur Mara espazioa da. Koldobika Jauregi eskultoreak sortua, «natura eta artea uztartzen dituen» gunea da eta, eskulturaz eta interbentzio artistikoz osatzen doazen baso ederrean barrena ibiltzeko aukera eskaintzeaz gain, tailer eta jarduera berezi ugari proposatzen ditu urtean zehar.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios