Borrar
'Izustarri' lanaren irudi bat.
Heldu da hurrengo olatua

Heldu da hurrengo olatua

Surfak penintsulan izan zuen hasierari omenaldi moduko bat da SurfilmFestibalek larunbat honetarako proposatzen duen planaren ardatza. Gauan filmek izango dute protagonismoa

dv

Sábado, 27 de junio 2015, 10:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

SurfilmFestibalak larunbat honetarako proposatzen duen planak izen berezia du: Hurrengo Olatua. Helburu bat ere bai: surfak penintsulan izan zituen hastapenak gogoratzea eta omenaldi moduko bat egitea. "Bidean geldialdi bat, ikusteko guzti hau nondik etorri zen eta ondorengo belaulandiei erakusteko".

Goizez protagonista surfa da, eta xedea mundu guztia surfeatzen jartzea 60, 70 eta 80.hamarkadetako tablekin. Erreplikak eta tabla modernoak ez dira onartuko. Txapelketa herrikoi formatua du topaketak, aintzinako tablekin eta 6 surflarik osaturiko mangarekin kategoria ezberdinetan: Sensei, Super Woman, Ni unos Ni otros eta #izanEzberdin, 12 eta 17 urteko gaztetxoentzat. Hondartza bera jardueraz gaineraz egongo da.

Gaueko filmak

Arratsaldean ekintza Sagueseko zelaigunera mugituko da. Zortzietaik aurrera Ramón Navarro liburuak sinatzen egongo da Patagonia dendan eta bederatzietan Patagonia Stage-ean, Europan zehar biratzen ari den Byron Bay-eko Waxhead taldeak kontzertu batekin hasiera emago dio gauari. Eta, argirik ez dagoenean, Ramón Navarro eta Chris Malloy eszenatokira igoko dira 'El hijo del pescador' filma aurkeztera, non Ramon Navarro surflari txiletarraren historia kontatzen duen.

Hain zuzen ere, 22:45etik aurrera pelikulen txanda helduko da eta honako lan hauek aurkeztuko dira, Malloyren 'El hijo del pescador' (Chile, 2015, 29 min) filmaz gain: 'Persona' (Masaki Sekiguchi, 2015, 7 min); 'Izustarri' (Jon Aspuru. Euskadi. 2015. 4.30min); 'Basque Swell' (Iker San Martin. Basque Country. 2015. 4 min) eta 'Aileens' (Mickey Smith. Irlanda. 2015. 4 min).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios