Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Hiru plan erakargarri iganderako Gipuzkoako parketxeetan

Hiru plan erakargarri iganderako Gipuzkoako parketxeetan

Pago motzen kimaketa Aiako Harrian, artzaintza eta gaztagintza Aralarren eta aginte makilaren trukaketaren inguruko ibilaldia Zegaman

M.I.

Viernes, 29 de mayo 2015, 18:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetarako ere plan bikainak antolatu dituzte Gipuzkoako parketxeetan. Besteak beste, maiatzaren 31rako, iganderako alegia, proposamen berezi bana prestatu dute Aiako Harrian, Aralarren eta Zegaman. Iraganean eta tradizioan sustraitutako hiru jardueratan murgiltzeko aukera eskainiko dute hirurek. Azaroan Arditurrin piztuko den txondorra elikatzeko beharko den egurra nola moztu ikusi ahal izango da Aiako Harrian; Aralarren, berriz, artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak utziko dituzte agerian eta Zegaman antzinatik datorren ohitura bat, aginte makilaren trukea, berpiztuko dute.

Aiako Harriko basoetan antzinatik erabili da zuhaitzak kimatzearen teknika, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa lortzen baitzen. Gaur egun ere ugariak dira antzinako teknika honen lekukoak gure basoetan, pago motzak.Pago motzak ikazkintzari lotuak egon dira aspalditik, txondorgileek pagoak kimatuz lortzen baitzuten txondorra egiteko behar zuten egurra. Maiatzaren 31ean, igandea, azaroaren azken astean Arditurrin piztuko den txondorra egiteko beharrezkoa den egurra moztuko da basoan, Oiartzungo Oielekun. Joxe Billaluze Leatza eta Joxe Manuel Etxarte Trumoia ikazkin ohiak izango dira kimatze lanetan arituko direnak. Pagoak eskuz moztuko dituzte eta egurra pilatu ondoren, beraien bizipenen buruz galderak egiteko aukera izango da. Gainera gaian aditua den Alvaro Aragon (Euskal Herriko historian aditua) izango da bertan teknika honen aberastasun historiko eta naturalaz jabetzen lagunduko diguna. Elkargunea, Kausoroko aparkalekua izango da (Artikutza bidea 12. kilometroa), goizeko 11:00etan eta ekimenaren iraupena bi ordukoa izango da. Kausoroko aparkalekutik, Arditurriko Parketxeko hezitzaileek Oilekuraino gidatuko dute taldea, kimaketa egingo den basoraino hain zuzen ere. Zailtasunik gabeko bidea da eta ibilbide labur honen iraupena 30 minutukoa izango da. Oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da.

Gipuzkoako Parketxe Sarea, Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira ekimen honen antolatzaileak, Life+ Biodibertsitatea eta Zuhaitz Motzak proiektuaren diru-laguntzarekin. Pago motzak kimatzen Aiako Harrian: txondorra elikatzen ekimenak, Oiartzungo ikazkintza ekimenarekin bat egiten du. Hain zuzen, maiatzaren 31ean moztuko den egurra, azaroaren azken astean Arditurrin piztuko den txondorra egiteko erabiliko da. Txondor hori hiru astez egongo da piztuta. Modu honetan, txondorraren eraikuntzaren prozesua hasieratik amaieraraino ikusi ahal izango dute bisitariek: egurraren mozketa, txondorra piztearen festa eta ikatza jasotzeko momentua. Informazio zabalagoa Arditurriko Parketxeal lortu daiteke: 943 49 45 21/ 943 49 50 69 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net. Jarduera doakoa da.

Aralar, tradizioaren gordeleku

Aralarren ere jarduera berezi-berezia prestatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Maiatzaren azken iganderako, hilak 31. Artzaintza ogibide garrantzitsua izan da aspalditik Aralako mendiguneotan eta gaur egun ere bere lekua izaten jarraitzen du. Mundu hau gertutik ezagutzeko Joseba Insausti artzain gazteari bisita bat egingo zaio bere etxolan, eta gazta nola egiten duen eta zer berezitasun duen ere kontatuko digu. Izan ere, Josebak Idiazabal denominazioaren barruan mendiko gazta deritzona egiten du, eta maiz izan da saritua bere lanagatik.

Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko Parketxea izango da, goizeko 9:30etan. Zailtasun ertaineko ibilaldia izango da, 4 ordu eta erdi iraungo duena eta guztira, joan-etorrian 11 km ibiliko dira. Aralarko paraje desberdinetatik igaroko gara; basoa, larreak, urtegia 12 urtetik gorakoentzat gomendatzen da ibilaldi hau, duen luzeera dela eta. Jardueraren prezioa 5¤-koa izango da parte hartzaile bakoitzeko eta euskaraz emango dira azalpenak. Izena ematea ez da derrigorrezkoa; bai ordea gomendagarria. Horretarako zein informazio gehiagorako honako telefono zenbaki hauek daude eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoa.

Kultur ibilaldia Zegaman

Zegamako Anduetza parketxetik abiatuko den ibilaldian, berriz, aginte makila trukatzeko ohitura zaharra ezagutu ahan izango dute parte-hartzaileek. Ordu eta erdi inguruko ibilaldia parketxetik Santa Krutz ermitara egingo da, Oria ibaiaren babesgunean barrena. Natur baliabideak, ermitak, antzinako ospitaleak, ohitura zaharrak, partzoneria erabilerak... Adin guztietako herritarrei zuzendutako ibilaldiaren une garrantzitsuena Santa Kruz ermitaren aurrean gauzatuko da 12:00etan. Bertan, hain zuzen, Zegamako alkateak Idiazabalgoari emango dio aginte makila.

Antzinatik datorren ohitura jonetan Idiazabalgo herriak Zegamako herriari Aizkorriko larreetara igarotzeko bere lur eremutik pasatzeko baimena eskatzen dio. Hitzarmenaren ikurra aginte makilaren trukea da. Santa Krutz ermitaren aurrean burutzen den truke horretan Zegamako alkateak Idiazabalgoari emango dio aginte malika, denbora-tarte batean herriarengan duen boterea galduz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios