Joxemari Aranalde hil zela datorren igande honetan beteko da urtea. Urtemugako meza Gaztelu herriko elizan izango da eguerdiko 12etan. Meza ondoren, Joxemari Iriondo kazetariak Aranalderi buruz idatzi eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak argitaratutako Bidegileak bildumako liburuxka banatuko da.
Gaztelun jaioa zen Aranalde, eta bertan aritu zen apaiz lanean. Baina Añorga, Ibarra, Leaburu eta Belauntzan ere jardun zen, eta lehengo martxoan haren omenezko plaka jarri zuten Belauntzako San Jose ermitan. Oso maitea zuen ermita hori eta Tomas Ugartemendiak egindako plaka jarri zen.