Jueves, 17 de agosto de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
IRATXE MANZISIDOR BLASENEA MINTEGIA
«Gipuzkoako lehendabiziko mintegi ekologikoa da nik jarri dudana»
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Iratxe Manzisidor Mitxelena, getariarra da, 31 urte ditu eta orain lau urte Elkano auzoko Arbestain Txiki baserria erosi zuen, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak gazte jendea baserri mundura hurbiltzeko eman zituzten laguntzak aprobetxatuz. Baserrian eta baserriatik bizi nahi zuela garbi zeukan eta barazki landare mintegia jarri du martxan Elkanoko San Blas ermitaren ondoan, Gipuzkoako lehendabiziko mintegi ekologikoa.

-Baserrian bizi nahi zenuela garbi zeneukan.

-Ez bakarrik baserrian bizi, baserritik bizi baizik. Hitzegiten duzu baserritarrekin eta denak panorama beltza jartzen dizute. Leporaino zorretan daudela, asko kostatzen dela baserria aurrera ateratzea... Dena den, nik daukadan idealagatik Ekonekazaritza eta Biolur-koekin hitzegin nuen eta barazki landareak jartzearen ideia sortu zitzaidan. Autonomia Erkidegoan inork ez du egiten. Mintegi bat jarri dut martxan eta hiru hilabete daramatzat landareak sal-tzen.

-¿Eta zein landare?

-Denetik. Baratzako landare guztiak: porruak, aza, koriflora, brokolia, tipula, letxugak...

-¿Zein berezitasun daukate zure landareek?

-Nik erosi ditudan haziak zertifikatu ekologikoarekin datoz. Hazi horiek hazi ekologikoak dira eta ez dute inongo kimikarik erabili, garbiak dira. Honela landare garbi bat egiten dut. Ekologikoa esaten dugu, baina landare garbia da. Aukera ematen diet beste guztiei landare edo barazki ekologikoa eskuratzeko, etxean baratz txiki bat duenari ere. Oraingoz, Biolur-en barne dauden baserritarrak hasi zaizkit erosten. Gipuzkoatik nik bakarrik dut landare ekologikoa. Bestela Nafarroara joan behar da erostera. Bizimodua aurrera ateratzeko irtenbidea hor ikusten nuen eta saiakera egitera ausartu naiz.

-¿Non saltzen duzu landarea?

-Oraintxe hasi nahiz eta Elkanon daukadan 800 m2 negutegian sal-tzen dut, San Blas ermitaren aldamenean. Esan bezala, orain dela gutxi hasi naiz eta denborarekin agian kalean postutxo bat jarriko dut.

-¿Bakarrik egiten duzu lan edo norbaiten laguntza jasotzen duzu?

-Normalean aitak laguntzen dit.

-Mundu honekin lotura duen ikasketarik baduzu?

-Iruñako Escuela Agraria batean ikasi nuen eta hasiera batetik garbi neukan landare munduarekin nahi nuela lan egin. Baserrirako animaliak ez zaizkit gustatzen.

-Baserritarrek ¿zer esaten dizute?.

-Hitzegiten duzu guztiekin eta denak iritzi berdinekoak dira, halegia, baserria oso gogorra dela. Inork ez du esaten kriston ondo bizi direla.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico