Viernes, 28 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
ANTZUOLA
ANTZUOLA / Dozena erdi amuarrain hilda agertu dira Antiguako zubipean
Presan topatu dituzte, baina errekan goragokoak bizirik daude
ANTZUOLA / Dozena erdi amuarrain hilda agertu dira Antiguako zubipean
Amuarrainak hildak errekan. [ DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ANTZUOLA. DV. Dozena erdi amuarrain hilda agertu dira Iraindik behera datorren errekan, Antiguako zubipean hain zuzen ere. Aste hasieran konturatu ziren herritar batzuk zer gertatuta zegoen eta udaletxeko arduradunei eman zieten haren berri. Oraindik ezin izan da zehaztu gertatutakoaren arrazoia, nahiz eta isuriren baten ondorio izan daitekeela uste. Datozen egunetan aztertuko dituzte istripuaren ingurukoak. Tamaina handikoak dira hildako amuarrainak.

Bitxia bada ere errekan gora, presatik metro batzuk gorago dauden amuarrainak bizirik daude, ez dute han hildakorik aurkitu. Amuarrain horiek txikiak dira, hildakoak baino dezente txikiagoak.

Eremu oso mugatuan topatu dituzte hildako amuarrainak, Antiguako zubipeko presan. Badirudi handik kanpora ez dagoela gehiago.

Musika Eskola

Datorren urtean solfeoko urte guztiak Antzuolan emango ditu Musika Eskolak. Orain arte lehen eta bigarren urteak baino ez zituen ematen, eta hirugarrenetik bosgarrenerakoak Bergaran egiten ziren. Hurrengo ikasturtetik aurrera, berriz, instrumentuak izan ezik gainontzeko ikasketak Antzuolan egin ahal izango dira.

Ikasturte berriko klaseen ordutegiak Olarango etxearen atzeko aldeko atean jarri dituzte Musika Eskolaren arduradunek, ikasleek edota gurasoek ikus eta haien berri jaso dezaten. Han jakingo dute euren klaseak zein egunetan eta ordutan izango dituzten.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico