Jueves, 13 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Oiardo kiroldegia irekita uztailaren amaiera arte
Oiardo kiroldegia irekita uztailaren amaiera arte
Abuztuaren 1etik 27ra itxita egongo da Oiardo. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Oiardo kiroldegia irekita dago uztailean. Santixabelak zirela eta uztailaren 2an eta 3an itxita egon ondoren uztailaren 31a bitartean zabalik izango dira herriko kiroldegiko ateak.

Hilabete honetan, gainera, udako jarduierak aurrera eramaten ari dira bertan. Goizeko 10.00etatik 12.00etara lehenengo txandan dira 7-9 urte eta 10-14 urteko herriko haurrak eta uztailaren 17tik 28ra izango da udako jarduera hauetako 2. txanda.

Ondoren, abuztuaren 1etik aurrera itxita izango da Oiardo kiroldegia abuztuaren 27a bitartean. Bestalde, Buruntzaldeako kiroldegiek ikasle ugari izan dituzte 2005-2206 ikastaroan. 2.776 ikasle izan dira urtean zehar Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta herriko kirol instalazioetan kirol desberdinetako ikastaroetan parte hartu dutenak.

Kirol mota desberdinak egin ahal izan dira kiroldegi hauetan. Oiardo kiroldegian, adibidez, aerobik, gimnasia erritmikoa, igeriketa, mantentzeko gimnasia, hirugarren adineko gimnasia etab. egiteko aukera izan da. Kiroldegi guztiak kontuan hartuta Aerobik-ak izan ditu ikasturte honetan erabiltzaile gehien, 800 izan baitira Buruntzaldeako bost kiroldegietan kirol hau praktikatu duten ikasleak.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico