Jueves, 13 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
ZARAUTZ
Herriko bertsolariak kantuan arituko dira gaur gauean Kale Nagusian
Herriko bertsolariak kantuan arituko dira gaur gauean Kale Nagusian
Herriko bertsolariek hartuko dute parte bertso astean. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Gaur emango zaio hasiera urtero Motxian Bertso Eskolak antolatzen duen Bertso Asteari. Gaurtik larunbata bitartean izango da aukerarik bertso munduaren inguruan zaletu zaretenontzat eta gainontzeko guztiek ere ateak zabalik izango dituzue ekitaldietara agertu eta parte hartzeko.

Hasiera emanaz, gaur gaueko hamarretatik aurrera herriko bertsolariak kantari agertuko zaizkigu Kale Nagusian, Torre Luzea parean, Lizardiren bustoa dagoen pare horretan.

Gitarra eta armonikaren laguntzaz, bertso zaharrak eta musikatuak abestuko dizkigute. Bestak beste, Mantxi, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Julen Zulaika, Martin eta Xabier Etxeberria... izango dira kantari.

Emanaldira agertzen zareten guztiontzat kafea eta patxarana ere banatuko dira. Aurreko urteetan oso saio polita izan zen hasierakoa. Beraz, badakizue, azaldu gaur gauean Kale Nagusira. Bihar eta etziko saioak ere kalean egingo dira, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Bihar Mallabiako Bertso taldearen aurka desafioa eta larunbatean Bertso Eguna, debaldeko hamaiketakoa eskainiko da baita kalean hurbiltzen diren guztientzat, eta Txepelketa jokatuko da tabernaz taberna.

Bazkaria eta Txepelketaren finala ArkaitzMendi elkartean izango dira (bazkarirako izen-ematea Mendizabal dendan, 15 eurotan.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico