Jueves, 13 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
ALTO UROLA
Artzantzaren Ekomuseoa bisitatzera joan ziren atzo udalekuetako umeak
Artzantzaren Ekomuseoa bisitatzera joan ziren atzo udalekuetako umeak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EZKIO-ITSASO. DV. Atzo goizean Ezkio-Itsasoko Udalekuetan parte hartzen duten 22 umeek, XVI. mendeko Erraizabal baserrian kokatuta dagoen Artzantzaren Ekomuseoa bisitatzera joan ziren, eta han artzantza eta Idiazabalgo gazta nola egiten den ezagutzeko aukera izan zuten.

Museora heldu eta Arantza Segurola ezagutu zuten. Arantza Erraizabal baserrian bizi da eta honi buruz jakin beharreko guztia azaldu zien. Museoan sartu eta elkar ezagutu ondoren ikus-entzunezko bat ikusteko aukera izan zuten. Adi-adi egon ziren ume guztiak bideoa ikusten eta artzantzaren ezaugarriak ezagutzen.

Hau amaitu eta museoa bisitatzera abiatu ziren: artzainak, ardia, mota askotako tresneria... denetatik ikusi zuten bertan eta Arantza Segurolak azalpenak ematen zizkien den dena ondo ulertzeko. Museoan ere gaztaren prozesua ezagutu zuten bideo baten bidez, eta zituzten zalantza eta galdera guztiak Arantzari galdetu zizkioten.

Bisitarekin amaitzeko, Idiazabalgo gazta non egiten duten lekua erakutsi zien gaztetxoei eta nola ez, biltegian zeuden gazta pila ikusi ondoren, bat atera, zatitxoetan moztu eta probatzeko aukera izan zuten txikiek. Bidai hau udalekuetako hiru taldeek batera egiten duten bakarra da, pasa den urtean Igartu baserria ezagutu zutelarik.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico