ALKIZA. DV. Tolosako Idoia Sánchez ipuin kontalaria joan den astelehenean Alkizako kultur etxean egon zen bertan bildu ziren 2 eta 12 urte arteko 38 haur ingururekin. Guztira lau ipuin kontatu zituen, haur guztiek ixil-ixilik eta arreta haundiz. Ipuin kontaketa saioa Klota oiloa ipuinarekin hasi zen, jarraian Poti arratoitxoa eta bere zorionak, hirugarren Azenario erraldoia izan zen. Azken ipuinean Shertak eta haurrak, arabiar pertsonai ezagun honen gorabeherak kontatzen dira. Idoia Sánchezen ekitaldia harrigarria izan zen, haurrek parte hartu dezaten ere saiatzen da. Saio osoan zehar saltoka aritzen da, haurrak txundituta uzten dituena.