VILLABONA. DV. Villabonako Santio jaien barne Euskal Jaia antolatzen ari dira herriko zenbait elkarte. Aurtengo Euskal Jaia, uztailaren 29an izango da eta bertan sagardo dastaketa erromeria eta zikiro jana izango dira.
Erromeria hitza aipatzean edozeini burura etortzen zaion lehen hitza dantza da. Erromeriak hizkuntzarekin lotuz gero, euskara izango litzateke bururaturiko lehen hizkuntza. Bi elementu hauek, dantza eta euskara, oinarritzat hartuz Ekin dantzari, eutsi euskarari lemapean Euskal Jaia 2006 Villabonako Santio Jaien barruan. Astiazaran Anaien eta Juan Mari Beltran dultzaineroaren musika doinuek emango diote hasiera arratsaldeko 19:00etan erromeriari. Baina dantza eta dantza artean atseden hartzeko modurik izango da. Izan ere, hainbat sagardotegi desberdinen sagardoa dastatzeko eta euskal pintxoez gozatzeko aukera ere izango da.
Gaueko, 21:00ak aldera euskal erromeria-giro atseginez alaituriko afaria herrikoi batez gozatzeko aukera izango da Villabonako plazan. Antolatu den zikiro jateak 20 euro balioko du eta afaria horretarako txartelak erosteko azken eguna uztailak 23ean izango da eta hona hemen horretarako aukerak: Amasa okindegia, Kixubi okindegia, Larrea okindegia, Labezain okindegia, Ogi Goxo okindegia, Shepherds garagardotegia, Iturrigoxo jatetxea, Garmendia Harategia, Arnasa, Iru-Aldeta , Maxola Joe eta Itzalpen. Afalostean musika doinuak izango dira "Tapia eta Leturia"ren eskutik. Antolatzaileak: Uxo Toki elkartea,Behar Zanan elkartea, Irrintzi elkartea eta Oinkari dantza taldea.
Laguntzailea, berriz, Villabonako Udala.
Egitarua
Uztailaren 29an, egitarua hau izango da: 18:30:Sagardo dastaketa pintxoen laguntzarekin. 19:00, erromeria: Astiazaran anaiak eta Juan Mari Beltran. 21:00, Afaria herrikoia: Zikiro jana eta 00:00, erromeria : Tapia eta Leturiakin.