Miércoles, 12 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
GENTE
Rembrandt
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Astebete zeramaten Erroman, jira eta bira, bazterrak miatzen, oinez eta jakin-minez. Banan-banan ikusiak zituzten, ustez behintzat, ikusi beharreko arte-lan guztiak: ohikoak eta ez ohikoak, ezagunak eta ezezagunak; basilikak, elizak eta gainerako monumentuak; mosaikoak, eskulturak eta pintura-lanak. Eta hara non, azken bigarren egunean, galdetzen dien Ignazio zumarragar adiskideak:

-Ikusi al duzue Caravaggioren pinturatik?

Eta haiek, ezetz. Ez zutela halakorik ikusi.

-Ba, bekatu mortala da Erroman izan eta Caravaggioren pinturarik ikusi gabe joatea. Frantsesen San Luis elizan duzue, esaterako, San Mateoren bokazioa. Ez zaizue damutuko. Joan dira plaza ospetsura, sartu dira elizan, eta hura ederraren ederra! Hura argiaren eta ilunaren arteko kontraste zirraragarria! Gero, etxera etorrita, El enigma de Caravaggio liburua irakurri zuten goitik behera. Eta harrituago geratu ziren, Caravaggio gizonaren eta artistaren handitasunaz jabetzen hasita. Geroztik, Caravaggioren pinturan sakontzen jarraitu dute, eta haren ondorengo Rubens, Velazquez, Veermer eta Rembrandt ere ezagutzen eta pintura modernoaren lehen urratsen berri ikasten.

Datorren larunbatean dira laurehun urte Rembrandt jaio zela, Amsterdamen. Gure lagunek jakin dute nola lagun bat propio joan zen San Petersburgora, Hermitagera, Rembrandten Seme galduaren itzulera pintura aurrez aurre ikustera. Baina ez. Bidaia txikiago batekin etsi beharko dute aurtengo udan. Patxadan irakurriko dute, etxean, Sarah Emily Miano-ren Rembrandt van Rijn eleberri atera berria.

Bidaia politak egin daitezke urrutira joan gabe ere.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico