ORIO. DV. Oria ibaian zehar kanoaz aktibitate bat egiteko aukera izango da gaur arratsaldean, eta ondoren Aginaga sagardotegira bisitaldia eta sagardo dastaketa. Bisitak guztira hiru ordu inguruko iraupena izango du, prezioa 7 eurotakoa izanik, 4 euro 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Gaur arratsaldeko bisita 15.30etarako iragartzen da Turismo Bulegotik abiatuta. Hori bai, kanoaz joateko gutxienik 10 urtetako adina edukitzea eskatuko da. Bainujantzia eta txankletak eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.
Hondartzako eguraldiak ez badu laguntzen, ez da aukera txarra ibaian kanoan ibili eta ondoren sagardotegira bisitarena.