Miércoles, 12 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
ALTO UROLA
Aurten ere haur kopuru handia ari da parte hartzen udako ikastaroetan
Jolas giro euskaldunean murgildurik ari dira igarotzen uztaileko goizak txiki hauek, Haztegi ikastolako geletan eta Parrokiako lokaletan banatuta
Aurten ere haur kopuru handia ari da parte hartzen udako ikastaroetan
Ikastaroan parte hartzen ari diren txikienek irteera motzak egiten dituzten, Latxartegiko haur-parkera, adibidez. [MADINABEITIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LEGAZPI. DV. Atzo, uztailak 11, Udaleko Euskara batzordeak antolatutako uda ikastaroetan parte hartzen ari diren haurrek, Legazpin ere San Fermin ospatzen dela gogoratu zieten gainerako legazpiarrei. Goiz bateko jaia besterik ez da, baina herria txuriz eta gorriz jazten du gezurrezko zezenekin egindako entzierroaren ai- tzakiaz. Jai horretan, aurten uda ikastaroetan dabiltzan 218 haurrek hartu zuten parte, eta haiekin batera, beren 21 begiraleek.

Baina ez da San Ferminetako entzierro hau txiki hauek ikastaroan zehar izan duten eta izango duten ekintza eta jai bakarra. Izan ere, udako goiz hauetan, giro jostagarri eta euskaldunean igaro- tzeko aukera ezinhobea eskain- tzen zaie guztiei, ekitaldiz betetako egitarau bati esker.

Aurten parte hartzen ari diren 218 haurrek, iaz baino ia 30 gehiago, 18 taldetan banatu dira. Beren adina kontuan hartuz, programazio desberdinak prestatu dira. Horrela, txikienekin, hau da, 2 eta 3 urteko haurrekin, Haztegi ikastolako geletan ipuinak, abestiak, psikomotrizitatea, jolasak eta gertuko lekuetara irteerak egiten dira. Hurrengo adin-taldea 4 eta 5 urteko haurrekin osatu da. Hauek ere Haztegiko geletara joaten dira, eta bertan, honako ekin- tza hauek lantzen ari dira: abestiak, eskulanak, jolasak, antzerkia, musika, dantza eta kanpoan egitekoak. Azkenik, Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailako ikasleez osatutako adin-taldea dago. Hauek, Parrokiaren atzealdeko lokaletan sartu dira eta eskulanak, jolasak, igeriketa, irteerak eta joku kooperatiboak lantzen ari dira.

Gela barruan eta kanpoan burututzen dira ekintzak, eta begiraleek eguraldiaren arabera moldatzen dituzte programak. Baina aurten ere, programa horietan jasota ez dauden beste ekintza ba- tzuk badira, urteen poderioz tradizio bilakatu direnak, atzoko San Ferminetako entzierroa, adibidez. Bestalde, ikastaro hauen azkeneko egunean, jai handia ospatuko da eta partaide guztiak, haur eta begirale, baserritar gisa jantzita joango dira.

Hala ere, asko falta oraindik egun horretarako, hilaren 21era arte, hain zuzen ere. Bitartean, ondo pasa dezatela guztiek.
El encierro de San Fermín
Ayer se celebró en Legazpi el tradicional encierro de San Fermin, protagonizado un año más por los pequeños que acuden al cursillo de verano organizado por la comisión de Euskara del Ayuntamiento.

Los tres toros salieron disparados del patio de Haztegi en cuanto los corredores terminaron de cantar a San Fermin pidiéndoles protección para la carrera. Una carrera, que transcurrió por Santikutz kalea y Patrizio Etxeberria y terminó en la plaza, delante del Ayuntamiento, sin incidentes.

La fiesta continuó en la Azoka, con juegos y hamaiketako para todos.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico