Jueves, 6 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
ANOETA
Udalak kiroldegirako arduraduna kontratatuko du
Interesatuak izena uztailak 10ean baino lehen eman behar du
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ANOETA. DV. Anoetako kiroldegi berrirako Udalak pertsona bat kontratatuko du bertako arduradun lana egiteko. INEMeko dirulaguntza programari esker aurrera eramango da aukeraketa eta kontratua. Arduradun gisa lan egiteko Tolosaldean erroldatua egon beharko da, INEMean alta emanda, kirol teknika ezberdinen ezaguera ziurtatu beharko da, baita euskera ezagutzaren hirugarren perfila. Era berean, Udalak baloratu egingo du jarduera fisikoa eta kirol zientziatan lizentziatua izatea, kirol munduan lana egina izatea, kirol teknikari, irakasle edo entrenatzaile gisa eta, kirolarekin zerikusia duten ikastaroak eginak izatea. Interesatuek uztailaren 10 baina lehen izen eman beharko dute INEMeko bulegotan. Informazio gehiago nahi duenak udaletxean galdetu.

Diru laguntzak

Anoetako Udalak diruz lagunduko die 2005-2006 ikasturtean, urria eta ekaina bitartean, euskara ikastera joan diren herritarrak. Dirulaguntza jaso nahi dutenek eskaera egin beharko dute Udaletxean uztailaren 17a baina lehen. Eskaera egiterako Orduña ondorengo inprimakiak aurkeztu behar dira: eskaera-orria behar bezala beteta (orria udaletxean eskatu), nortasun agiriaren fotokopia, banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria onuraduna kontu baten titularra dela egiaztatuz, banketxe edo aurrezki kutxak emandako ordainagiria matrikularen diru-sarrera egin dela egiaztatuz, lan-egoera ziurtatuko duen agiriaren fotokopia (langabezian, jubilatua edo ikaslea), Euskaltegiak emandako ziurtagiria adierazten ikasleak ordaindu duen matrikula-kopurua, asistentzia-portzentajea eta klaseen aprobetxamendua.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico