LEGAZPI.DV. Gaurkoan ere, umeak izango dira protagonista Uztaila Kulturala programaren ba- rruan, izan ere, arratsaldeko 7etatik aurrera, erraldoi eta buruhandien kalejira izango da, Goiz Deiako txistularien laguntzarekin.
Kalejira hau, Uztaila Kulturalak aste honetarako prestatu duen bigarren ekitaldia da. Lehena, astearte arratsaldekoa izan zen, oso arrakastatsua gainera. Egun horretan, Jokulandia enpresak eskainitako jolas-parke erraldoi bat egon zen haur eta gaztetxoen eskura Azokako arkupean. Tamaina diferenteetako hiru puzgarri, balan-bike eta crazy-bike izeneko txirringa berezi batzuentzat osatutako zirkuitoa, Play Station jokuekin aritzeko pantaila ugari eta egurrez egindako hainbat eta hainbat joku izan ziren bertan: boloak, dardoak, bilarra, toka, puzleak, laberintoak... Parkea jendez gainezka egon zen arratsaldeko 5ak eta 8ak bitartean.
Eta gaur, buruandi eta erraldoiez gain, zinea ere izango da gaueko 9,30etan Azokan. Roman Polanskiren Oliver Twist pelikula eskainiko da, euskaraz.