Sábado, 1 de julio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Eskubaloi festa gaur eta bihar egun guztian zehar 'desertu txikian'
Guztira 60 taldetik gora izango dira txapelketan Gainera, zozketak, musika, kontzertua...
Eskubaloi festa gaur eta bihar egun guztian zehar 'desertu txikian'
Talde ugari izango dira lehian III. Txaparrotan Txapelketan. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV.Asteburu guztian, gaur eta bihar, eskubaloi festa izango da 'desertu txikian'. Izan ere, Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi atalak antolatuta 'Txaparrotan' eskubaloi txapelketaren hirugarren edizioa ospatzen da eta esan beharra dago inoiz baina talde kopuru altuagoa apuntatu dela, eta ez zarauzkoak bakarrik, beste herri batzuetatik etorritakoak ere, besteak beste Elgoibar edo Bergara. Txapelketa hiru mailatan banatu da. Alde batetik, eskolartekoek jokatuko dutena goizetik; arratsaldeko partidak berriz kadete eta jubenilei alde batetik eta bestetik seniorrei zuzenduko zaizkie. Eskubaloi ataletik adierazten digutenez, 60 taldetik gora izango dira lehian, goizeko 9:30etatik aurrera, gelditu gabe egun osoan gaur eta bihar. Talde bakoitza zortzi jolalariz osatuta egon beharko du, nahiz hondar gainean lau besterik ez.

Eskubaloiaren festa honek bestelakorik ere izango du. Musika -rik ez da faltako egun guztian zehar; taberna jarriko da; zozketa ugari egingo dira eta gaueko hamaiketan kontzertua, Joxe Ramón San Sebastián oriotarraren eskutik. Beraz, 'desertu txikira' hurbiltzen zaretenok denetarik aurkituko duzue gaurko eskubaloi festan.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico