Osasun arazo baten ondorioz, Matia Ospitalean egon behar izan dut ingresatuta azken hilabete hauetan. Han, ekipo ezin profesionalago bat ezagutzeko aukera izan dut, beti lanerako prest eta edozein laguntza emateko gogoz egon dena. Bereziki nabarmendu nahiko nuke zein atsegin eta gozo izan diren nirekin langile guztiak, lehendabizikotik hasi eta azkeneraino; ez da erreza horrelako jende eskuzabal eta fina aurkitzea. Beti izango zaituztet bihotzean!
Esker on hori, euskal osasun sistema publikoari ere zabaldu nahi diot. Azken urte hauetan bai nik, bai nire senarra zenak, askotan izan dugu zuen beharra, eta hitz onak baino ezin ditugu esan jaso izan dugun arretaz. Mila esker.