Viernes, 30 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
EDICIÓN IMPRESA
Cultura
Exilioaz
Exilioaz
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
POESIA ANTOLOGIA

Bingen Ametzaga

Itsaso aurrean

Susa Zarautz, 2006

Publicidad

Egia esan, txundituta uzten du Bingen Ametzagak egindakoa. Nekaezina, irakurri dut sarrerako hitzen artean, eta nekaezina baino gehiago dela deritzot, haren itzulpen lana. Harrigarria dela esanda ere ez nuke lanaren neurria bere osotasunean hartuko. Shakespeare (erraz esaten da), Stevenson, Wilde, Wordsworth, Baroja maitea, Juan Ramón Jiménez (adiskide izan zuen, oker ez banago), Du Bellay, Descartes, Dante, Eskilo, Horazio, Virgilio, besteak beste. Ez dago batere gaizki horrelako altxorra euskaraz izatea, jakinik erdaraz emana izanik ere, ez duela oso estimazio handia izaten. Baina tira.

Liburua antologia bat da, Bingen Ametzagak berak idatziko poemak biltzen ditu batetik eta berak itzulitakoak, bestetik. Esan beharra dago Ametzagak exilioa ezagutu zuela (halakorik ezagut daitekeen neurrian), ez exilioa ezagutzen gaitza delako, baizik eta exilioak bere ikuspegia ezartzen duelako exiliatuarengan eta eragozten diolako ikusten duena benetako begiz ikusten. Horixe da exiliatuaren lehen paradoxa, zer den ez dakiela, eta horregatik exiliatua, beste errealitate batera egokitzeko ahaleginean, itzultzen hasten da, bestelako errealitatea berera ekartzen saiatzen da, ezagutuko duelakoan, bere egingo duelakoan. Alferrik, ordea, beste errealitatea da harrapatzaile, eta exiliatuak lan egin behar du errealitate horri aurre egiten, itzulitakoa berriro jatorrizkora itzultzen, bera ere berriro onartu nahi ez duen errealitatera etortzen. Exiliatua itzultzailea da, ezinbestean; exilioa hizkuntzen arteko lehia baita, errealitateen arteko kontraesana. Hitzaurrean dio Koldo Izagirrek Ametzaga ezin modernoagoa dela. «Palestinaz, Sarajevoz, Manhattenez, Bagdadez, Lisboaz idazten diguten egungo euskal poetetarik bat ematen du». Oraintxe jakin dut: egungo euskal poetak exiliatuetarik bat ematen du.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico