Jueves, 29 de junio de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
OIARTZUN
Ibargain Musika Eskolak Chillida-Lekun kontzertua ematera gonbidatu dute
OIARTZUN. DV. Chillida-Lekuk antolatzen duen Uda Musikaria 2006 dela eta, Chillida-Lekun musika jotzeko proposamena jaso zuten Ibargain Musika Eskolak. Antza denez, uda honetan, musikari gazteei, eman nahi diete hitza Chillida Lekun. Musika-eskoletan haur, gazte, irakasle taldetxoek dauzkaten proposamenak eskaini nahi dizkiete euren bisitariei.

Horrela, igandero musika kontzertuak izango dira Chillida Lekuko zelaietan. Etorriko den bisitariak Eduardo Chillidaren obra gaztetxo hauen musikaren laguntzaz deskubrituko du.

Hori dela eta, Ibargain Musika Eskolako flauta Taldea izango da uztailaren 30ean Chillidaren lanez inguratuta bertan kontzertua eskainzten.

Beraz, ikasturtea bukatu bai, baina entseiuekin jarraitu beharko dute.

Amaituttzat ikasturtea

Ibargain Musika Eskolan, bihar, ostirala, amaitutzat emango dute ikasturtea eta datorren ikasturtean matrikulatzeko epea ere bihar amaituko da. Bestalde, 3 eguneko flauta ikastaroa antolatu dute datorren asterako

Matrikulatzeko epea

Datorren 2006-2007ko ikasturtean matrikulatzeko epea zabalik dago ekainaren 30a arte. Musika ikasi nahi duenak orain du bada izena emateko epea. Ibargain Musika Eskolak eskaintzen dituen Musika ikasketak 4 urtetik aurrerakoentzat dira, helduentzat badira talde bereziak ere, eta lantzen diren musika tresnak honako hauek dira: akordeoia, harpa, bibolina, biolontzeloa, flauta, gitarra, gitarra elektrika, klarinetea, perkusioa, pianoa, teklatuak eta tronpeta.

Flauta Ikastaro berezia

Flauta ikastaro berezi bat antolatu dute Oinarrizko Maila bukaera eta Ertain Mailetako ikasleentzat zuzendutakoa. Honako helburu nagusi hau lantzeko antolatu da: nahiz bakarka, nahiz taldeka lan esperientzia berri baten partaide izatea ezohiko irakasle batekin.

Ikastaro hau datozen uztailaren 3, 4 eta 5 Ibargain Musika Eskolan bertan izango da eta Udaletxeko Pleno Aretoan uztailaren 5ean arratsaldeko 7:30etan eskainiko den kontzertu batez amaituko da.

Dagoeneko Leioa, Tolosa, Errenteria eta Oiartzungo flautajole batzuk apuntatu dira.



Vocento
Estado de las playas Servicio de meteorología Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Monitor de tráfico